Animalien kontuak dakartza Markina-Xemeingo herri bibliotekara Oihana Etxegibel ipuin kontalariak
Animalien istorioak kontatuko ditu barikuan, herri bibliotekan, Oihana Etxegibel ipuin kontalariak. 12:00etan hasiko du kontakizuna. Urruneko istorioak, gertu-gertukoak eta mota guztietakoak kontatuko dituela aurreratu Durangoko ipuin kontalariak. «Ba...
Animalien istorioak kontatuko ditu barikuan, herri bibliotekan, Oihana Etxegibel ipuin kontalariak. 12:00etan hasiko du kontakizuna. Urruneko istorioak, gertu-gertukoak eta mota guztietakoak kontatuko dituela aurreratu Durangoko ipuin kontalariak. «Barrea eragiten dutenak, sentimenduen barrena bidaiatzen dutenak, jakin-mina pizten dutenak, eta istorio beldurgarriren bat ere ager daiteke. Baina, batez be, egonaren eta entzutearen plazerra da saiotxo honen abiapuntu eta helmuga», azaldu du.