30-38 mila tona egotetik 142 mila tona egotera pasatu da antxoa biomasa. «Datu onak dira, altuak, eta arrantzaleak baikor daude datorren urtera begira», adierazi dute Ondarroako kofradiako arduradunek. Udazkenean egindako azterketan jasotako datuek erakusten dutenez beraz, antxoa masa gorpuztu egin da. Urtean bi neurketa egiten direla argitu dute kofradiako arduradunek, udaberrian eta udazkenean. Bada, udaberriko neurketan zenbat antxoa arrautza dauden neurtzen da. Udazkeneko azterketak ostera, arrautza horietatik zenbatek aurrera egin duten neurtzen da. Horrela bada, antxoa masa erreala zein den udazkeneko neurketan jakiten da . «Aurtengo azterketen emaitzei begiratuta, antxoa hazi egin dela ikusten da. Ikertzaileek 142.000 tona daudela diote». Espeziea «arriskuan» zegoelako gelditu zen antxoa kanpaina 2006. urtetik 2010era. «Orduan 30.000 eta 38.000 tona zeudela esaten zuten azterketek. Eta horixe da arrisku muga». Orain ostera, datuak ia laukoiztu egin dira. Jasotako emaitzen aurrean, arrantzaleak 2013ko kanpaina ona izango dela uste dute. «Baikor daude». Iazko eta aurtengo kanpainak 2011n antxoa arrantzatzeko debekua kendu zenean, Ondarroan 3.500.00 kilo antxoa harrapatu zituzten. Baina arrantzatutako kopuruak behera egin du aurten; 2.780.000 kilo harrapatu dira, baina 2011n baino denbora gutxiagoan. Gasolioaren prezioaren eraginez, arrantzaleak asko zabaldu barik ibili dira azken urte honetan. Era berean, kanpaina kondentsatua egin dute aurten. 2011n berdeleta amaitu eta berehala [...]
Lekeitioko Karkabia Kultur Elkarteak antolatuta Negulekua egingo da Diman abenduaren 26tik 30era bitartean. Egitasmoa, DBH2 eta 1. batxiler arteko gazteei zuzenduta dago. Uda sasoian Udaleku ibiltaria antolatzen duten modura, neguan, Negulekua antolatz...
Atzo iluntzean gertatu zen eta errepidea momentuan bertan itxi zen. Zehatz esateko, Berriatutik Ondarroarako norazkoan saihesbidean dagoen lehenengo sarbidea itxi du Ertzaintzak. Luperia Errenteria auzotik aurrera eginda, Kamiñazpira ailegatu aurretik...
Urteroko hitzorduari jarraituta, bertso jaialdi handia hartuko du Markina-Xemeingo frontoiak Kontzezio Egunean. Punta-puntako sei bertsolari igoko dira oholtza gainera, Josu Goikoetxearen gidaritzapean: Sebastian Lizaso, Unai Iturriaga, Amets Arzallus,...
Animalien istorioak kontatuko ditu barikuan, herri bibliotekan, Oihana Etxegibel ipuin kontalariak. 12:00etan hasiko du kontakizuna. Urruneko istorioak, gertu-gertukoak eta mota guztietakoak kontatuko dituela aurreratu Durangoko ipuin kontalariak. «Ba...