Luperia gertatu da Errenteria auzoan
Atzo iluntzean gertatu zen eta errepidea momentuan bertan itxi zen. Zehatz esateko, Berriatutik Ondarroarako norazkoan saihesbidean dagoen lehenengo sarbidea itxi du Ertzaintzak. Luperia Errenteria auzotik aurrera eginda, Kamiñazpira ailegatu aurretik...
Atzo iluntzean gertatu zen eta errepidea momentuan bertan itxi zen. Zehatz esateko, Berriatutik Ondarroarako norazkoan saihesbidean dagoen lehenengo sarbidea itxi du Ertzaintzak. Luperia Errenteria auzotik aurrera eginda, Kamiñazpira ailegatu aurretik, gertatu zen eta errepidea garbituta badago be, luperia gehiago egoteko arriskua dela eta dago itxita bidea.
Errepidea itxiaz batera, saihesbidean “errepidea moztuta” zioten kartelak ipini zuten beharginek.
Ertzaintzak jakin eragin duenez, bihar (barikua) edo asteburuan zabalduko dute barriro be errepidea.