Negulekua egingo da Diman abenduaren 26tik 30era bitartean
Lekeitioko Karkabia Kultur Elkarteak antolatuta Negulekua egingo da Diman abenduaren 26tik 30era bitartean. Egitasmoa, DBH2 eta 1. batxiler arteko gazteei zuzenduta dago. Uda sasoian Udaleku ibiltaria antolatzen duten modura, neguan, Negulekua antolatz...
Lekeitioko Karkabia Kultur Elkarteak antolatuta Negulekua egingo da Diman abenduaren 26tik 30era bitartean. Egitasmoa, DBH2 eta 1. batxiler arteko gazteei zuzenduta dago. Uda sasoian Udaleku ibiltaria antolatzen duten modura, neguan, Negulekua antolatzea erabaki dute Karkabia Kultur Elkartekoek gazteei begirako aisialdi ekintza modura. Negulekuan parte hartzeko ikastolan, Iturriotzen zein kultur etxean emon behar da izena; 30 euro ordaindu behar dira.