Kontzezioko Bertso Jaialdia egongo da zapatuan Markina-Xemeinen
Urteroko hitzorduari jarraituta, bertso jaialdi handia hartuko du Markina-Xemeingo frontoiak Kontzezio Egunean. Punta-puntako sei bertsolari igoko dira oholtza gainera, Josu Goikoetxearen gidaritzapean: Sebastian Lizaso, Unai Iturriaga, Amets Arzallus,...
Urteroko hitzorduari jarraituta, bertso jaialdi handia hartuko du Markina-Xemeingo frontoiak Kontzezio Egunean. Punta-puntako sei bertsolari igoko dira oholtza gainera, Josu Goikoetxearen gidaritzapean: Sebastian Lizaso, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Alaia Martin, Arkaitz Estiballes eta Andoni Egaña. Bertsolariak 17:30ean igoko dira kantxan jarriko duten taulagainera. Sarrerak 10 euro balioko dute.