
Preso ondarrutarraren abokatuak baldintzapeko askatasun eskatu badu be, epaileak Uranga Espainiara estraditatzeko agindua berretsi du. Senideek jakin eragin dutenez, Urangak ondo dago. Hasiera baten epailea estraditazioaren aurka agertu zitekeela uste ...

Urtero Mendexako Udalak herritarrei kopaua eskaintzen die, doan. Eta aurten be horrela izan da. Jaia Santa Luziako ermitan egin dute herritarrek. Eguraldiak lagundu ez badu be, jendetza batu dela esan dute bertaratutakoek.

Zukgua prozesuaren 3. blokeagaz hasi orduko Tximeletak dokumentala emongo dute barikuan, 21:30ean gaztegunean. Tximeletak dokumentalak Euskal Herriko Gazte Mugimenduak 33 urtetan eduki duen ibilbidia laburtzen du.…

Datorren abenduaren 20an Auzolan bideak 20 urte betetzen dituela eta, ekitaldi berezia antolatu dute Lekitto Bedarra ortulari taldeak eta Lekeitioko Udalak abenduaren 22rako. Sasoi hartan egin zen legez, bide garbiketagaz hasiko da ekimena. Horretarako, Auzolan bideko San …

Parkea zapatuan zabalduko da eta urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik. Udalak gonbidapenak banatuko ditu herritarren artean. Interesatuak udaletxeko idazkaritzara joan beharko dute, edota telefonoz deitu. “Gonbidapenak lehen eskatzaileen artean banatuko dira”, adierazi dute udaleko arduradunek.…

Iaz egin bezala, aurten ere bertso bazkariarekin egingo da sariketa. Aurten, Jexux Mari Irazu eta Arkaitz Estiballes izango dira bertsolari gonbidatuak. Bertso paper sariketa bazkaldu eta gero egingo da.
Bazkaria 15:00etan egingo da, Txalaparta tabernan, eta sarrerak erosteko aukera zabalik …

Urtero modura, bazkideei begirako kontzertu berezia eskainiko du zapatuan, Xemein Abesbatzak Mertzedeko elizan. Oraingoan baina, Xemein Gazte Ahots Abesbatza eta Martin Alberdi pianojolea edukiko ditu alboan. Abesbatzak, kantuen bidez, bazkideen laguntza eskertzea izango du helburu. Kontzertua 20:15ean hasiko da.…