Auzolan bidea garbituko dute lekeitiarrek bere sorreraren urtemugan
Datorren abenduaren 20an Auzolan bideak 20 urte betetzen dituela eta, ekitaldi berezia antolatu dute Lekitto Bedarra ortulari taldeak eta Lekeitioko Udalak abenduaren 22rako. Sasoi hartan egin zen legez, bide garbiketagaz hasiko da ekimena. Horretarako, Auzolan bideko San …
Datorren abenduaren 20an Auzolan bideak 20 urte betetzen dituela eta, ekitaldi berezia antolatu dute Lekitto Bedarra ortulari taldeak eta Lekeitioko Udalak abenduaren 22rako. Sasoi hartan egin zen legez, bide garbiketagaz hasiko da ekimena. Horretarako, Auzolan bideko San Andres sarreran batuko dira, 09:00etan, ekimenean parte hartu nahi duten herritar guztiak, eta danen artean, auzolanean, bidea garbituko dute. Eguerdiko 12:30ean, aurreskua dantzatu eta urteurrenari buruzko azalpenak eskainiko dituzte bidearen egileek. Ondoren, mokadutxoa hartzeko aukera edukiko dute parte hartzaileek.