Igor Urresti ondarrutarra etxean dago, 15.000 euro ordainduta eta baldintzapean
02:30ak aldera ailegatu zen Urresti Ondarroara eta herritarrek ongietorria egin zioten, Alde Zaharrean.
Igor Urresti ondarrutarra libre utzi zuten atzo, 15.000 euroko bermea ordainduta. Goizean jakin zuten familiakoek Urresti aske utzi behar zutela, fidantzaren ordainketa egin ostean.
Kepa Manzisidor abokatuak …

Kepa Manzisidor abokatuak azaldu duenez, libre geratzeko hainbat baldintza ipini dizkiote Urrestiri 15.000 euro ordaintzeaz aparte: Espainiar Estatutik irtetzeko debekua du, pasaportea entregatu behar izan du eta astero komisaldegira joan beharko du, sinatzera.
Hiru hilabete preso
Irailaren 19an atxilotu zuen Espainiako Poliziak Igor Urresti, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Javier Gomez Bermudez epailearen aginduz. «Erakunde terroristaren laguntzaile» izatea leporatu zion Espainiako Barne Ministerioak.
Atxilotu ostean, haren etxea miatu eta dokumentu ugari eta informatika tresnak eraman zituzten etxetik. Lau egunez inkomunikatuta eduki ostean, ondarrutarra kartzelatzeko agindua eman zuen epaileak.
Irailean atxilotu zutenetik, Madrilgo (Espainia) Estremera kartzelan izan dute preso ondarrutarra. Baldintzapeko askatasunean, epaiketaren zain da orain.