Peruri laguntza emoteko objektuak biltzen dabil Perurekin GKE elkartea, Ondarroan
Janaria eta bestelako objektuak. «Denetarik jasoten dugu», adierazi dute Peruri laguntza emoteko bigarren eskuko azoka antolatu duten Perurekin GKE erakundeko hiru herritarrek. Aste osoan Udal Erakusketa Aretoan egon dira eta gaur izango da objektuak edota janaria jasoteko azken eguna.
Bihar, …

Bihar, 10:00etatik aurrera, bildutako material guztia salgai jarriko da, Alamedan, bigarren eskuko azokan. Jasotako diru guztia Perura bidaliko da, laguntza modura.