Belar artifiziala botatzen hasi dira
Zaldupe Futbol Zelaian belar artifiziala botatzeko fasean sartu dira beharginak. Gaur hasi dira horretarako lehenengo kapa botatzen. Kapa bi bota behar izaten dira: Lehenengoa, oinarri modura bota behar da; bigarrena, belarra bera izango da. «Ustez, aste bitan belarra eta dena prest egongo da», esan du futbol taldeko presidenteak. Baina siku egon behar denez «pare bat eguneko atzerapena» eduki dezakeela azaldu du. Amaitu eta homologatzean prest egongo da zelaia.