Telefono finkorik barik daude Lekeition
Matxura bat dela eta telefono linearik barik daude Lekeition. Antza, kableren bat apurtu da eta ondorioz telefono finkorik barik geratu dira. Lekeitioko Udalak adierazi dutenez langileak matxura konpontzen ari dira eta ahalik eta arinen ipiniko dute berriro martxan linea.