
Zapatuan eman zioten azken agurra
Jesus Garitaonaindia Bilboko Begoña Basilikako errektoreari. Durangon jaio zen Garitaonaindia 1937an.
75 urte zituela hil da, ebakuntza baten ondorioz. Ustez konplikatua ez bazen be, ezin izan zion aurre egin ebakuntzari.
Izatez durangarra bazen be, Garitaonaindia urteetan egon zen
Ondarroan abade modura, 1969tik 1988ra artean.
Karrantzan egon zen lehenengo durangarra. Ostean, Madrilera joan zen ikasketak egitera. Handik etorri zen Ondarroara abade legez, eta 1988an, Zornotzara joan zen abade. 1996an Begoñako basilikako parroko izendatu zuten, eta han egon zen 2006ra arte. Urte horretan sortu zen errektore kargua Begoñako basilikan, eta ordutik bete du postu hori.
Zapatuan eman zioten azken agurra Garitaonaindiari Begoñako basilikan, azken urteak pasatu dituen lekuan, familiakoak, lagunak eta kargu publikoak bertan zirelarik.