Ikurrinaren formako mosaiko erraldoia osatu zuten zapatuan markinarrek udaletxe aurrean. 200 lagundik gora elkartu zen bertan. Markina-Xemeingo Udalera heldu den Espainiako bandera jartzearen «inposaketaren» aurrean bildu ziren herritarrak ikurrina erraldoia osatzera. Herritar talde batek egin zuen horretarako deia, «herritarrak» eta «abertzaleak» sentitzen direlako. «Nor garen eta zer nahi dugun argi lagatzeko osatu dugu denon artean geurea den ikurrina», azaldu dute.