Hezkidetza tailerrak egingo dira Aulestin, ume zein gurasoentzat
Aulestiko Udaleko eskubideen lantaldeak eta Zemendia elkarteak alkarlanean hezkidetza tailerrak antolatu dituzte. Asteon eta datorren astean umeekin egingo da tailerra. Hilaren 26an ostera, gurasoei zuzenduta egingo da.
Gurasoei zuzendutako tailerrean izena emateko aukera zabalik dago. «Interesatuek udaletxean izena eman edo Zemendiako baten bati esan ahal diote».
Tailer hori hilaren 26an, 16:00etan egingo da, udaletxean. «Oraindik kartelak ez ditugu ipini, baina ipiniko ditugu».
Umeekin egiten ari diren tailerrak 6 eta 11 urte bitartekoei zuzenduta daude. «Horretan adin tarte horretako eskolako ume guztiak parte hartuko dute».
Izatez, tailerra aurretik, lehenago, egin nahi zuten Zemendiak eta udalak. «Baina herritar gutxik eman zuten izena eta bertan behera geratu zen. Orain ostera, hamar bat lagunek izena eman dute eta aurrear egin dugu», adierazi du Aulestiko Udaleko ordezkari batek.