Harri bat jausi da Ondarroa eta Mutriku arteko errepidean
BI-683 errepidean harri handi bat jausi da gaur goizean. Zehatz esateko, Ondarroako Arrigorri eta Venecia diskotekaren artean erori da harria. Ondarroako Udaltzaingoa harria kentzeko lanean dabil. Ondarroako Udaltzaingoak jakitera emon duenez, jausitako harriak 200 kilo baino gehiago zituen. Harria errepidetik kendu arte, errail bat itxita egon da.