Domekan hasiko da beteranoen arteko eskuzko trinkete txapelketa Lekeition
Domekan jokatuko dira Lekeitioko Beteranoen Eskuzko Trinkete Txapelketako lehenengo kanporaketak Lekeitioko trinketean.
Aurtengoan zortzigarrenez jokatuko da txapelketa eta sei bikotek parte hartuko dute. Partiduak 10:00etan, 10:45ean eta 11:15ean jokatuko dira.
Lehenengo partiduan, iazko txapeldunek, Iurretako Arroitajauregik eta Lekeitioko Arratek jokatuko dute Lekeitioko Moral eta Mendexako Lakaren kontra.
Hurrengo partiduan Martin eta Foster lekeitiarrek Beraza eta Etxebarria elgoibartarren kontra jokatuko dute. Eguneko partidu orekatuena izango da hori.
Azkenengo partiduan Ermuko Izarrak eta Lekeitioko Berrisek jokatuko dute Berriatuako Gandiaga eta Lekeitioko Atxabalen kontra. Azken bikote honek ez du puntuatuko Gandiagak ez duelakoparte hartzeko adinaren araua betetzen.