Donostiako manifestaziora joateko autobusa antolatu dute
Bihar eguerdian Eleak mugimenduak Donostian deitu duen manifestaziorako autobusa antolatu dute Lea-Artibai eskualdetik.
Manifestazioko deitzaileek atxilotzeko zain dauden Donostiako eta Oreretako gazteei babesa eman nahi diete mobilizazioagaz. «Proiektu politiko baten alde lan egiteagatik» auzipetu dituztela kritikatu du mugimenduak. 12:30ean hasiko da Bulebarrean.
Autobusa, herriz herri
Lekeitiotik irtengo da autobusa 10:30ean; Berriatuan 11:00etan pasatuko da; Ondarroan, 11:15etan; eta Mutrikun, 11:30ean. Markina-Xemeinen 10:40etan elkartuko dira Berriatuara joateko.
Ohiko lekuetan eman ahal izango da izena. Epea gaur amaituko da.