Herritar talde batek egindako deiari erantzunez,
200 lagun inguru elkartu ziren joan den zapatuan udaletxe aurreko plazan, ikurriñari omenaldia egiteko.
Adar hotsagaz hasi zen ekimena. Bagare abestia abestu eta ikurriña goratzen hasi ziren herritarrak. Igo ondoren, aurrezkuan egin zioten dantzariek eta herritarrek txalo zaparradagaz lagundu zuten.
Ekimena udaletxean Espainiako bandera jartzeko inposaketari erantzuteko asmoz egin zen.
Ikurriñaren igoera egin eta gero,
testua irakurri zuten. “Inposaketen gainetik eta alderdikeriak alde batera utzita, euskaldun guztiok geurea defendatu beharra daukagu”. Espainiako ikurrak Markina-Xemeinek ez dituela bere egiten be esan zuten.
Deialdia egin duen
taldea baikor agertu da ekimenak eduki duen erantzunagaz. Horren aurrean, taldeak, aurrea begira, herri moduan eta euskal herritar moduan funtzionatzeko desioa agertu du.