Eman Lata Eguna ospatuko da domekan Ondarroako Kafe Antzokian
Egitarauaren barruan, bi argazki erakusketa egongo dira ikusgai Kofradia Zaharrean, otsailaren 1ean Sahararen egoerari buruzko hitzaldi bat eskainiko dute bertako errefuxiatuek, eta domekan Eman Lata Eguna ospatuko da Ondarroako Kafe Antzokian. Irrien Lagunekin eta Txirrimorraskirekin batera umeek jateko latak apaindu eta Saharara bidaliko dituzte ekimen horretan.
Janaria biltzeko kanpaina aurreko astean hasi zen herriko denda eta ikastetxeetan, eta barikura arte iraungo du.