Udal langileen eskubideak defendatzeko eskatu du LABek
Espainiako Gobernuak ezarritako murrizketen aurrean, udalen konpromisoa eskatu ditu LAB sindikatuak. Hala, udal langile direnen eskubideak errespetatzeko eskatzen duen idatzia aurkeztu dute Lea-Artibaiko zenbait herritan. Halaber, udalek herritar guztien eskubideak zein kalitatezko zerbitzu publikoak berma ditzatela eta euskal herritarrek beren erabaki propioak hartzeko ezinbestekoa den burujabetasuna aldarrika dezatela exijitu du sindikatu abertzaleak.
Horretarako, euskal sektore publiko sendoa eraikitzea helburu izango duen alternatiba bat adosteko elkarlanerako gogoa agertu die LABek gainontzeko sindikatuei. Izan be, Espainiak inposatu dituen murrizketen benetako helburua pribatizazioa ahalbidetzea dela uste du sindikatuak. “Sektore publikoak irauteko eta gure enpleguak mantentzeko berme bakarra herritar guztientzako zerbitzu publikoak bere horretan mantentzea eta hedatzea da”, esan dute.