Sahararen aldeko janari bilketa amaitu da.
Astelehen goizean, 09:00etan, janariz eta bestelako materialez betetako kamioiak Lekeitiotik aterako dira. Guztira
3.800 kilo janari bildu dira. Horretaz gain, 14 konpresa zaku eta arropa kutxaz betetako (170 kutxa) hiru pales bidaliko dira Saharara. “Ludoteka proiektua be tartean egon da eta horren barruan, jolas didaktikoak, eskola materiala, 60 puzzle, umeentzako kotxeak, jostailuak eta ingeleseko kurtso bat (CDak eta erreproduzitzaileak) bidaliko ditugu”, adierazi dute elkartasun astearen antolatzaileek.
Elkartasun astearen barruan, botika bilketa be egin da. Horretan
1.500 kutxa ibuprofeno, 50 kutxa betadine, 50 gasa kutxa eta 300 parazetamol kutxa batu dituzte.
Arduradunen esanetan, aurtengo kanpaina “iaz baino eskasagoa” izan da. “Baina bizi dugun egoera ekonomikoaren aurrean, ulergarria da. Dena dela,
parte hartu duten guztiei eskerrak emon nahi dizkiegu“.
Datorren urtean barriro be kanpaina abian jarriko dutela iragarri dute.
Hona hemen
herriz herri bildutakoa:
- Ondarroa: 1.000 kilo janari.
- Lekeitio: 900 k.
- Ispaster: 600 kilo janari eta Saharako emakumeen kooperatibarako josteko sei makina.
- Markina-Xemein: 500 kilo janari.
- Ea-Bedarona: 300 k.
- Berriatua: 200 k.
- Aulesti: 200 k.