Joan den barikuan eta zapatuan
Ondarroako Kafe Antzokiak punta-puntako kontzertuak eskaini zituen: Bebe eta Gatibu. Bi egunetan 950 ikusle egon dira antzokian. Beberen emanaldia ikustera 450 lagun joan ziren, barikuan.
Publikoagaz oso lasai eta alai egon bazen be, abeslariak ez zuen sinpatia bera erakutsi HITZAko argazkilariagaz. Izan be, argazkilariari debekatu egin zioten zenbait puntutatik argazkiak ataratzea. “Bebek nahi ez duelako”, izan zen arrazoia.

Zapatuan, ostera,
Gatibuk sarrera guztiak agortu zituen (500). Herritarrek ondo baino hobeto pasatu zuten bi emanaldietan. Antzokiko arduradunak be gustora geratu dira.
Argazki galeriak ikusgai daude.