Hasi dira inauteriak ospatzen Lea-Artibain eta Mutrikun, gaur hasi eta martitzenera arte

Mozorroek eta beti-betiko kalejirek herrietako kaleak hartuko dituzte. Egitaraua Otsailak 6, gaur Ondarroa. 18:00etan, inauterietako dantzen ikastaroa, Kresala elkartearen egoitzan. Otsailak 8, barikua Gizaburuaga. 18:00etan, Gizaburuagako Musika Eskolaren kontzertua, elizan. Mutriku. 16:00etan, Pikomelatos eta Banda txikiaren kalejira. Irteera, ikastolatik. Otsailak 9, zapatua Berriatua. 14:30ean, bazkaria, gaztetxean. Ostean, kantu zaharrak. Bukatzeko, mozorro poteoa. Etxebarria. – 17:00etan, frotoitik irtenda, desfilea herrian zehar. – 18:00etan, sari banaketa. Ondoren, umeentzako jolasak. – 20:00etan, ogibitartekoak frontoian. Bukatzeko, txokolate jana bizkotxoekin. Lekeitio. – 10:30ean, Aratuste Alai estudiantinaren kalejira herrian zehar. – 12:30ean, kanpamendua zabaltzea, Isidro Salinas enpa-rantzan. Ondoren, Sasikoipetsua. – 12:30ean, Lekitto musika bandaren kontzertua, Nautika aurrean. Ondoren, Aratuste Alai estudiantinaren kalejira. – 18:30ean, Aratuste Alai estudiantinaren kalejira, Eusebio Maria Azkue kaletik hasita. – 18:30ean, Etorkizuna dantza taldearen eta Lekittoko joaldunen kalejira, Trinkete aurretik hasita, Aittitta Makurra txarangak lagunduta. – 20:30ean, kaldereroen kalejira, Aittitta Makurra txarangak animatuta, Isidro Salinas enparantzatik hasita. – 21:30ean, Aittitta Makurra txaranga kalerik kale. Markina-Xemein. 16:00etatik 18:00etara, mozorro tailerra, Uhagoneko erakusketa gelan. Munitibar. 20:00etan hasita, mozorro lehiaketa, herriko tabernan. Domekan emongo dute jakitera irabazlearen izena. Mutriku. – 11:00etatik 13:00etara, Haur eta Lehen Hezkuntzakoentzat eskulanak eta kalejira, Zabiel kultur etxean. – 13:00etan, Gure Ametsa Dantza Taldearen kalejira. – 17:30ean, mozorro desfilea, frontoian. Ostean, txokolate jana. – 19:30ean, bandaren kalejira, Pikomelatosek lagunduta. – 23:00etan, DJ Javisound, beheko plazan. Ondarroa. – 12:00etan, triki-pandero kalejira. – 13:00etan, inauterietako dantzak kalez kale, Artabidetik hasita. – 20:00etan, Lantzoi jaunari ongietorria kalez kale, portutik hasita. – 22:00etatik 00:00etara, diskoteka, Errebala gaztelekuan. Otsailak 10, domeka Aulesti. – 12:30ean, koadrilen antzezpena, Torrezelaitik hasita. Ostean, Inauteriri ongi etorria. – 13:30ean, euskal preso politiko eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea, plazan. – 14:00etan, umeentzako herri bazkaria, Mariano jatetxean. – 14:45ean, mozorro onenentzat sari banaketa. – 15:00etatik 19:00etara, umeentzako jolas parkea. – 15:00etan, nagusientzako herri bazkaria, Mariano jatetxean. Bazkaltzen joan nahi duenak txartela erosi beharko du Mariano jatetxean edota udaletxean, otsailaren 7a baino lehen. – 18:30ean, dantzaldia Alai taldeagaz. Gizaburuaga. – 12:00etan, disko barrikote, txokoan (sagardoa, txorizoa eta gazta). – 14:30ean, bazkaria herriko tabernan. – 15:00etatik 19:00etara, umeentzako ludoteka. Lekeitio. – 12:30ean, Eguzkilore jubilatuen abesbatzaren kontzertua, Marina eta Baserri tabernetan. – 13:00etatik 15:00etara, Aittitta Makurra taldeko txikirri-txikirriekin. Markina-Xemein. – 09:30ean, herriko txistularien kalejira. – 10:30ean, herriko bandaren kalejira. – 11:00etan, trikitilarien kalejira. – 11:30ean, mozorro desfilea Plaza barripetik hasita, herriko bandak eta trikitilariek girotuta. – 12:00etan, Zerutxuko dantzariak eta Hartzak euren ibilbidea eta Zargi dantza egingo dituzte. – 12:30ean, antzar jokoa, txistulariek girotuta. – 13:30ean, mozorroen eta antzar jokoaren sari banaketa, plazabarripean. – 14:30ean, herri bazkaria, kiroldegian. – 17:00etan, euskal karaokea, kiroldegian. – 18:30ean, Hau dok Hau txaranga, kalerik kale. Mendexa. – 12:30ean argazkia aterako dute. Ostean, dantza saioa. Gainera, txikiteoan ariko dira, trikitilariek eta musikariek girotuta. – 14:30ean, bazkari herrikoia. – 16:00etan, sariak eta festa. Otsailak 11, astelehena Lekeitio. 19:30ean, Itxaropena txistularien kalejira. Otsailak 12, martitzena Aulesti. 10:30etik 11:00etara, umeen mozorro desfilea eta dantzak, herriko plazan. Lekeitio. – 10:30ean, ikasleen kalejira koloretsua, Lekitto musika bandak lagunduta. Atean hasi eta plazan amaituko dute. – 17:00ean, Disko Arima Eroa diskofesta, plazan. – 18:00etan, txokolate jana, txosna batzordearen eskutik. – 20:00etatik 22:00etara: Aittitta Makurra txarangaren kalejira. Ondarroa. – 11:30ean, herriko umeen kalejira, Ibaiondotik Itsasaurre plazaraino. Amaieran, oihal eta trapezio ikuskizuna Itsasaurre plazan. Ostean, musika-festa. – 17:30ean, play-back lehiaketa Kafe Antzokian, 11 urtera arteko umeentzako. – 18:30ean, inauterietako dantza saioak, kalez kale. – 20:00etan, Akuliaren enterrua kalez kale, portutik hasita. – 22:00etatik 00:00etara, diskoteka, Errebala gaztelekuan.