Portuan egitekoak ziren
lanak hilaren 20rako martxan egongo direla eta, momentu honetan portuan dauden
ontziak beste leku batera eramateko eskatu du Euskadiko Kirol Portu Zuzendaritzak. “Ontziak otsailaren 15a baino lehen kenduta egon behar dute”.
Ontziak beste leku batera eramateko arazoa dute herritarrek Alkolea Intxirri elkartekoengana zuzendu beharko dutela adierazi du Euskadiko Kirol Portu Zuzendaritzak. “Behin eurei oharra pasatu eta gero, haiek guri esango digute”.
Besteak beste,
pantalanak ipiniko dituzte Mutrikuko portuan.