Egitasmoagaz,
udalak kirola eta aisialdia bateratu nahi ditu. 2013ko
+60 kanpainaren barruan, udalak soinketa egiteko sei makina ipini ditu Kamiñazpiko parkean, Ibaiondon.

Eta tresneria barria erabiltzen ikasteko,
udalak monitore bat ipini du. Monitore hori
barikuero egongo da parkean bertan, 11:00etatik 12:00etara,
maiatzaren 31ra arte. «Monitoreagaz ariketak ondo egiten ikasi eta gero, norbere kabuz erraz eta zuzen erabili ahal izango dira».
Horretaz gain, epe motzean, kirol makina bakoitzari dagokion fitxa ipiniko zaiola be aurreratu du udalak. «Fitxa horietan makina bakoitzagaz gorputzeko zein atal lantzen den adieraziko da».
Medikuen gomendioa
Eta kirola egitea osasuntsua denez, anbulategiko medikuek be adinekoei tresnak erabiltzeko gomendioa egingo dietela gaineratu du udalak.