
http://www.youtube.com/watch?v=jy002YkoGMs Iaz egin zen lehenengo Legatz Eguna eta aurten, bigarren jaian, eguraldia aldeko egon da. Bada, 12:00ak aldera Alde Zaharra eta Alameda inguruak herritarrez beteta ez bazeuden be, orduak aurrera egin ahala jendetza batu da. Legatz pintxoak han eta hemen egon dira eta herritarrek ez dute nahi izan jakia dastatu barik joan.

http://www.youtube.com/watch?v=au5f4lDIdFc Parot Doktrinaren aurkako eta Isidro Garalde Mamarru herriko presoaren etxeratzea eskatzeko kanpaina hasi du Ondarroako herri ekimenak. Gaur (zapatua), giza katea egin dute, Zubi Barritik Alamedaraino. 150 herritar inguru batu ditu ekimenak eta datorren astera begira be ekintza gehiago egingo ditu herri ekimenak.