Ondarroako Ein Daigun Bidik 197/2006 doktrinaren aurka egin du
http://www.youtube.com/watch?v=au5f4lDIdFc Parot Doktrinaren aurkako eta Isidro Garalde Mamarru herriko presoaren etxeratzea eskatzeko kanpaina hasi du Ondarroako herri ekimenak. Gaur (zapatua), giza katea egin dute, Zubi Barritik Alamedaraino. 150 herritar inguru batu ditu ekimenak eta datorren astera begira be ekintza gehiago egingo ditu herri ekimenak.