Mutrikuko Udalak 2013ko aurrekontuen inguruko batzar zabala egingo du bihar
Hitzordua Zabielen ipini du udalak, 19:00etan. 2013ko aurrekontuen nondik norakoak azaltzeaz gain, Samikolla-Burumendi hirigintza eremuan egindako aldaketak ere jorratuko dira batzarrean. Joseba Palenzuela herriko alkateak herritarrei bilerara gerturatzeko deia egin die.