Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

MunduMOB ekimenagaz bat egingo du Mutriku Zero Zabor taldeak

Asier Alkorta
Mutriku
2013/04/30
Ondorengo belaunaldiei munduko baliabideen gainean daukaten eskubideen aitortza aldarrikatzea du helburu MunduMOB ekimenak. Funtsean, ekimena bera dantza koreografiatu bat da, eskualdez eskualde edota herririk herri egingo dena. Kantaren letrak mezua zabalduko du eta koreografiak herritarrei parte hartzeko aukera emango die. Ekimena Orendainen (Gipuzkoa) hasiko da, maiatzaren 4an, eta Donostian amaituko da, ekainaren 8an. Mutriku Zero Zabor Taldeak ekimenagaz bat egin du eta Mutrikun ere MunduMOB ekimena egingo du, maiatzaren 24an, 20:00etan, Xiri parkean. OLYMPUS DIGITAL CAMERA Aurretik ostera, entseguak egingo dira: maiatzaren 3an, 10ean eta 17an, 19:30ean, Beheko Plazan. Aurretik, ostera, MunduMOB ekimena herrian lantzeko sortu diren batzordeek talde eragileekin batzarra egingo dute, eguenean (maiatzak 2), 19:00etan, Luardon. Ekimenagaz bat egin eta babesteko edota helburuetara atxikitzeko hainbat modu daudela gaineratu du Mutriku Zero Zabor Taldeak. “MunduMOB ekimenean dantza koreografiatuan zuzenean parte hartu dezakete herritarrek, ekimena lantzeko herrian sortuko diren batzordeetan parte hartuz eta bertan parte hartzera dei eginez, sustapen ekintzetan parte hartuz (bideoak, iragarkiak…), atxikimendua publikoki agertuz edota informazioa inguruan zabalduz eta gainerako herritarrei parte hartzera dei eginez“. Mutrikuarrek ez eze, gainerako herritarrei ere ekimenetan parte hartzeko dei egin die Mutriku Zero Zabor Taldeak. “Ekimena Mutrikun egingo da baina gainerako herrietako herritarrek ere parte hartu dezakete, komeni gainera!. Zenbat eta jende gehiago izan, orduan eta hobeto”. OLYMPUS DIGITAL CAMERA Zero Zabor Taldearen esanetan,”azken mendeko garapenkeri itsuak eta batzuen aberastasun gose aseezin eta egoistak egun inork ukatzen ez dituen kalteak sortu ditu, hala nola beroketa globala, natur baliabideen gain-ustiapena, zabor pilaketa eta abar”. Horren aurrean bi jarrera har daitezkela gaineratu du taldeak: baikorra eta ezkorra. “Zero Zabor mugimenduak beti eutsi dio baikortasunari, edukiz betetako baikortasunari. Nahi badugu eta ahalegin hori egiteko prest baldin bagaude, mundua hobera alda dezakegu”. Bada, MunduMOB ekimenagaz, munduaren oinarriak gizarteratu eta indarrean jarri nahi dituela azaldu du Zero Zabor taldeak. “Ekimen honen bidez oinarrizko printzipio bat aldarrikatu eta ekintza praktikoak horren arabera gara daitezen eragin nahi dugu. Mundua, aurreko belaunaldiek jaso zuten aukera berdinekin jasotzeko eskubdiea daukagu guztiok, eta eskubide hori berma dadin, hurrengo belaunaldiei mundua jaso dugun aukera berdinekin uzteko betebeharra daukagu“.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

A11 Greba Orokorra bannerra
A11 Greba Orokorra bannerra

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Euskal Herria, Bizkaia

Sute batek kiskali egin du hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa bat Bilboko portuan

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon baten gorpua aurkitu dute Trapagarango ibaian

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek txartzat jo dute beharginak beste enpresa batzuetara bidaltzeko aukera

Euskal Herria, Bizkaia

«Pertsona zaurgarrien» hizkuntza eskubideak urratzea leporatu diete epaileei

Ekonomia, Bizkaia

Enerpacek berretsi egin du Mallabiko instalazioko berrogei langileak kaleratu nahi dituela

Ekonomia, Araba, Bizkaia

Cap Capitalek sindikatuei esan die Tubos Reunidoseko langileen %20 kaleratuko lituzkeela

Euskal Herria, Bizkaia

Atzera bota dituzte Berangoko auzian ebatzitako absoluzioaren aurkako helegiteak

Bizigiro, Bizkaia

Bizkaiko Etxebarri erretegia da munduko jatetxerik onena, ‘The World’s 50 Best Restaurants’ zerrendaren arabera

Euskal Herria, Bizkaia

Bigarrenez Bilboko familia baten etxegabetzea behin-behinean geldiarazi dutela jakinarazi du AZETek

Kultura, Bizkaia

Bilboko Bira kulturguneak programazioa etengo du

Zuzeneko laguntzak lehenetsiko ditu Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko Sailak

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.