Langileen eskubideen defentsan atera dira herritarrak kalera
http://www.youtube.com/watch?v=xqnLoe3MerI LAB sindikatuak Markina-Xemeinen egin du manifestazioa, 12:30ean. Bertan, Etxebarriko Talleres Mecanicos Arakistain lantokiko langileak eta beste hainbat herritar batu dira. Langileen eskubideen aldeko oihuak hartu dute Markina-Xemeingo kaleak. ELA sindikatuak Bilboko manifestazioagaz bat egin du.
LAB sindikatuak Markina-Xemeinen egin du manifestazioa, 12:30ean. Bertan, Etxebarriko Talleres Mecanicos Arakistain lantokiko langileak eta beste hainbat herritar batu dira. Langileen eskubideen aldeko oihuak hartu dute Markina-Xemeingo kaleak. ELA sindikatuak Bilboko manifestazioagaz bat egin du.
LABen esanetan, maiatzaren 1a “testuinguru latzean” etorri da aurten. “Krisialdi finantzieroa hasi zenetik 6 urte pasatu dira. Tarte horretan gauza bi entzun izan ditugu behin eta barriro: hartzen dituzten erabaki eta neurri guztiak krisialditik irteteko direla, eta, hemen, Euskal Herrian, Estatuan baino hobeto gaudela. Gezurra bata eta gezurra bestea. Gero eta zulo beltzago batean sartzen gaituzte. Euskal Herria ekorkizun beltzera kateatu nahi dute”.
Bada, euskal langilegoa “emergentzia egoeran dagoela eta Lea-Artibain lanpostuen ia %14 galdu dela azpimarratu du LABek gaur Markina-Xemeine egin den ekitaldian. “Martxoko datuak eskuartean hartuta, langabezi indizea gora eta gora doa eskualdean. Markina-Xemeinen eta Leketiion, esaterako, azken bi hilabeteetan ia puntu bat igo da langabezia tasa”.
Etxebarriko Talleres Mecanico Arakistain enpresako beharginei be euren babesa adierazi diote herritarrek. “Gure elkartasun osoa eta txalo bero bat TMAko langileei. Abian jarri duten borroka eredugarria da, izan be, borrokatu barik inoiz ez da ezer lortzen”.
Bide horretatik, datorren barikuan, 10:30etik 11:30era TMA enpresa aurrean egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die LABek herritarrei.