Ondarroako Udalak eskaera orriei euskaraz erantzuteko oharra gehitu die
Udalean aurkezten ziren eskaera orriak euskara hutsean badaude be, herritar batzuk gazteleraz betetzen zuten eta ondorioz, udaleko beharginak ez zekiten erantzuna euskara hutsean izan behar zen edo elebiduna. Orain, udalak bestelako jauzi bat eman du: eskaera orrietan, eskatzaileak kontrakorik adierazi ezean, erantzuna euskara hutsean bidaliko dela azaltzen duen oharra gehitu du. “Horrela argi dago nola erantzun behar den”. Bada, aldaketa eginda, eskatzaileak kontrakorik azaltzen ez badu, Ondarroako Udalak eskaera guztiei euskara hutsean erantzungo die.