
Gertaera gaur goizean gertatu da. Ondarroako
Gure Leire arrantzontzia itsasoan zegoela Guardia Zibilaren ontziak ontzira salto egin eta porturatzeko agindua eman diote. Horrela ba, arrantzontzia portura sartu da, Guardia Zibilaren ontzia aldamenean zuela. Ertzaintza be porturatu da. Informazio iturrien arabera,
arrantzaleak labanagaz elkar meatxatzen zeuden. Horren aurrean, patroiak, Guardia Zibilari deitu dio.
Ertzaintzaren esanetan, lau arrantzale anbulategira joan dira, zaurituta. “Besterik ezin dugu esan, baina lau arrantzale zaurituta zeuden eta anbulategira eroan dituzte”.