Mundumob-eko lehenengo entsegua egin dute mutrikuarrek
Hitzordua joan den barikuan zegoen jarrita, 19:30ean, beheko plazan. Horain, lehenengo entsegua egin eta gero, asteon bigarrena egingo da, barikuan, 19:30ean, Beheko Plazan. Eta datorren asteko barikuan, hilak 17 be egingo da entsegua, azkena.
Behin entseguak eginda, hilaren 24an, MunduMOB ekimena egingo da, Xiri Parkean, 20:00etan.
Bada, zapatuan Oreindainen (Gipuzkoa) hasi zen MunduMOB ekimena. Hona hemen bideoa: