Urtza Alkortak herri harresia osatzeko deia egin du
http://www.youtube.com/watch?v=jybcTeHeyUY
Urtza Alkortak barikuan 12:30ean herri harresia osatzeko deia egin du sare sozialetan zabaldutako bideo baten bitartez. Orain dela ordu erdi Ertzaintza Alkortaren etxera joan da berriro epailearen aginduagaz. Etxean sartu dira, baina ez du etxean aurkitu. Horren aurretik atzo gauean be, Alkorta atxilotzeko beste saiakera bat egin zuen Ertzaintzak, baina ez zuten bertan topatu.
Barikuan 12:30ean herri harresia osatzeko deia egin du Alkortak sare sozialetan zabaldutako bideo baten bitartez. Orain dela ordu erdi Ertzaintza Alkortaren etxera joan da berriro epailearen aginduagaz. Etxean sartu dira, baina ez du etxean aurkitu. Horren aurretik atzo gauean be, Alkorta atxilotzeko beste saiakera bat egin zuen Ertzaintzak, baina ez zuten bertan topatu.
Ondarrutarra kartzelaratzeko agindua duela hiru bat aste eman zuten eta, ordutik, Alkorta edozein momentutan atxilotu ahal dutela esan zuen abokatuak. Alkortak ezĀ zela aurkeztuko esan zuen: “Bila etorri beharko dira”.
Momentuz ez dago beste barririk.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.