
Herri batzarrean zapatuan manifestazioa egiteko deialdia egin dute hainbat herritarrek. Horrela ba, etzi, 13:00etan, manifestazio isila egingo da Ondarroako Alamedatik abiatuta.
Konponbide garaia da, atxiloketa gehiagorik ez lemapean egingo da manifestazioa.
Herri batzarra
19:00etan egin da, gaur. “
Desobedientziaz herri harresia eraiki dezagun” lelopean zabaldu zen atzo (eguaztena) deialdia. Herri harresia gaur egingo da, 12:30ean, Ondarroako Alamendan, eta atzo herri batzarrean parte hartu zuten hainbat ondarrutarrek ekimenagaz bat egiteko eskatu zieten gainerako herritarrei.
Urtza Alkortak herri harresirako egin duen deialdi beragaz bat egin dute Ondarroako Ernaik, Askeguneak eta Euskal Herria Bilduk. Ekimenok Ertzaintza Alkorta atxilotzeko aginduagaz bila joan eta gero antolatu dira eta ahalik eta laguntza gehien eskatu dute ekimenagaz bat egin duten taldeek.