Joseba Tapiak lagunarteko giroan eskaini du emanaldia, Ondarroan
http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=jX7LIdV2Oss Lagunartekoa. Horrelakoxea izan zen Joseba Tapia ospe handiko euskal musikariak zapatuan Ondarroako Kafe Antzokian eskain zuen emanaldia. Aretoa jendez bete ez bazen be, giroa aparta izan zen. Umorez, Tapiak abesti berriak eta zaharrak eskaini zituen. Eta lagunarteko giroan, azkenean, emanaldia agertokitik jaitsiz amaitu zuen taldeak.
Umorez, Tapiak abesti berriak eta zaharrak eskaini zituen. Eta lagunarteko giroan, azkenean, emanaldia agertokitik jaitsiz amaitu zuen taldeak.
Musikarien artean zegoen Asier Ituarte ondarrutarra be. Horrela bada, emanaldiak kutsu ondarrutarra be eduki zuen.
Kontzertua hasi aurretik, Iban Arregi Berriako kontseilariak egunkariak eduki duen bilakaera azaldu zuen, sorreratik gaur egun arte.
Emanaldiko argazki galeria [nggallery ID=57]