Musikari berriak batuta, Juantxo SkalariSkalariak eta The Kluba taldeko abeslariak kontzertua eskainiko du zapatuan, 22:30ean, Ondarroako Kafe Antzokian, La Rude Band bandagaz. Sarrerak salgai daude, Zurrumurrun eta Kafe Antzokian.
Azkeneko 18 urteetako esperientziak kontatzen dituen Mensajes, anti-canciones y poemas de kalle liburu-diska argitaratu ondoren, The Kluba eta Skalariak taldeko abestiak zuzenean entzuteko aukera edukiko dute herritarrek bihar.
Bada, ska doinuek Kafe Antzokia hartuko dute bihar.
Juantxo Skalari, zuzeneko baten.
Ibilbidea
Abeslariak bere ibilbide musikaleko kantuen bilduma zabalarekin zuzeneko bereziak eskaintzen dabil han eta hemen.
Juantxo Skalari & La Rude Band izenburupean, abeslaria zortzi musikarigaz igoko da taulagainera. Musikariak La Maquina eta Deskarats taldeetakoak dira.
Latinoamerikan bira egin ondoren, Europako birari ekin dio orain taldeak.
Ondarroan emanaldia eskaini eta gero, Galiziara (ekainak 28) eta Laudiora (ekainak 29) joango da taldea. Horretaz gain, jaialdi ezberdinetan be parte hartuko du taldeak, besteak beste, Txekiar Errepublikako Mighty Sounds Festivalen eta Alacanteko musika jaialdian.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.