Dena dago prest: arropak, herria, guneak, Radixu Irratia, egitaraua, herritarrak,…Bakarrik egun handia ailegatzea falta da. Beste behin be, Ondarru kolorez janzten duen jaiak ez du hutsik egingo.
Eguraldi onak lagunduta, Ondarroako Alde Zaharra bete-bete egingo da. Azul kolorea nagusi dela, irrintziak, bizikletak eta urteroko bolanderak ez dira faltako.