150 lagun inguru batu dituzte triatloi herrikoian eta gazteen akuatloian

Ondarroako triatloi herrikoiaren momentu bat

Ondarroako triatloi herrikoiaren momentu bat

Joan den asteburuan, lagunarteko proba bi jokatu zituzten Ondarroako herritarrek: triatloi herrikoia eta gazteen akuatloia. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, proba oso arrakastatsuak izan ziren. Hala, pozarren daude triatloiak eta akuatloiak izan duten harreragaz. Hain zuzen, 150 lagun inguru batu zituzten bi probak kontuan hartuta; ia 100 triatloian eta 50 inguru akuatloian. Antolatzaileek ustez parte hartzearen datuak oso positiboak dira. Gainera, triatloian emakumezkoen parte hartze handia izan dela nabarmendu dute. Proben helburua, kirola eginez ondo pasatzea da. Hala, lehiakortasuna albo batera uzten dute parte hartzaileek.