




http://www.youtube.com/watch?v=MNHG9TMDV1k Goizeko Izarra antzerki taldeko kideek eman diote sua jaiei hasiera eman dion txupinari. Udaletxeko balkoian inpinita, jaiak ondo pasatzeko mezua zabaldu dute herriko antzerki taldea osoatzen duten hainbat eta hainbat lagunek. Ondoren, Mandazketa elkartearen eskutik, danborradak herriko kaleak hartu eta musikaz jantzi ditu. Goiko Plazatik Beheko Plazara, eta Beheko Plazatik Goiko Plazara.


