http://www.youtube.com/watch?v=MNHG9TMDV1k
Goizeko Izarra antzerki taldeko kideek eman diote sua jaiei hasiera eman dion txupinari. Udaletxeko balkoian inpinita, jaiak ondo pasatzeko mezua zabaldu dute herriko antzerki taldea osoatzen duten hainbat eta hainbat lagunek. Ondoren, Mandazketa elkartearen eskutik, danborradak herriko kaleak hartu eta musikaz jantzi ditu. Goiko Plazatik Beheko Plazara, eta Beheko Plazatik Goiko Plazara.
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
Goizeko Izarra antzerki taldeko kideek eman diote sua jaiei hasiera eman dion txupinari. Udaletxeko balkoian inpinita, jaiak ondo pasatzeko mezua zabaldu dute herriko antzerki taldea osoatzen duten hainbat eta hainbat lagunek. Ondoren, Mandazketa elkartearen eskutik, danborradak herriko kaleak hartu eta musikaz jantzi ditu. Goiko Plazatik Beheko Plazara, eta Beheko Plazatik Goiko Plazara.
Baina jaietako lehenengo egunak sorpresarik ere ekarri du. Izan ere, Mandazketa elkarteak Zabiel Eskulan Taldeko Jostunak omendu ditu. “Gure eskerrik beroenak adierazi nahi dizkizuegu lan eta esfortzu guztiagatik”. Esaldi hori grabatuta zuen oroigarria jostunen taldeko kide batek hartu ostean, azken abestiarekin, Mutriku herria, danborrada amaitu egin da. Jaia hasi egin da.
Argazki galeria [nggallery ID=71]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.