Lekitto Musika Bandako 42 musikari, dantzariak eta Miren Agur Meabe idazlea agertokian batu ziren barikuan
Lekeitioko Independentzia plazan. Eta aurrean, jendez osatutako olatu itzela: plaza, eskailerak, eta inguru guztia jendez bete-bete eginda.

Hasteko,
Lekeitiori agurra eskaini zioten dantzariek. Horren ostean, Lekittoko bandak obra bi eskaini zituen: Supperen
Caballeria ligera eta Guridiren
El caserio obra ezaguna.
Musika, dantza eta literaturaren uztarketa etorri zen gero.
Dantzari baten bizitza zelakoa izan daitekeen irudikatu zuten Lekitto Musika Bandaren doinu, Miren Agur Meaberen irakurketa eta dantzarien bidez. Hiru dantzari igo ziren, eta bakoitzak bizitzako momentu bat interpretatu zuen: Herriko dantza eskolan hasi den gaztetik hasi eta dantzariaren garapena erakusteraino.
Ostean, Lekitto Musika Bandak doinu gehiago interpretatu zituen, eta Dantzaband emanaldiko azken obra heldu zen gero:
Sagarra jo. Iparraldeko Kalakan taldearen
Aldapeko doinu ezagunaren bertsioa, Maddonagaz biran ibili dena, eskaini zuten dantzariek eta Lekitto Musika Bandak.
Jendearen txalo zaparradagaz amaitu zen ikuskizuna. Beste kanta bat eskaini zuen Lekitto Musika Bandak, esker onez.
Argazki galeria [nggallery ID=72]