Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpek osatutako taldeak iluntze ederra eskaini zuen
zapatuan Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Gazteleraz eta euskaraz kantatu zuten, pianoagaz lagunduta. Kanten artean,
Leire Bilbao ondarrutarrak idatzitako
Azken finean letra be kantatu zuten. Bilbao bera be han zegoen.
Kontzertua jotzen ari zirela
ekaitza hasi zen kanpoan, eta tximista baten berta-bertan be jo zuen. Hala ere, ekaitzak ez zuen musikarik ixildu, eta publikoak doinu dantzagarriekin gozatzen jarraitu zuen.