Zapatuko ekaitzak hainbat arazo eragin ditu Lea-Artibain
Markina-Xemeinen hainbat etxeetako gailu elektrikoak ondatu zituen ekaitzak. Tximistak Xemeingo elizan jo zuela ere esan dute herritarrek. Eta ordutik, Xemeingo elizako erlokua ez dabil. Hori bai, erlojuak ondatu zeneko ordua markatzen du: 20:25.
Lekeition ostera, Herrira Eguneko kontzertuak berta behera laga zituzten, argi barik zeudelako.
Ondarroan, haizearen indarragaz, kalean eskegita zeuden hainbat kartel lurrera erori ziren, bide erdira. Herritarrek bazterretan utzi zituzten kartelok.