
Foronda eta Irastorza (Gorriz) nagusitu ziren Mutrikun
Joan den asteburuan, Foronda eta Irastorza nagusitu ziren profesional mailako Mutrikuko zesta-punta jaialdian. Hain zuzen, 35-31 hartu zituzten menpean Beaskoetxea gernikarra eta Etxeto. Danot Bat zesta-punta taldeko kideek azaldu dutenez, “jende mordoa” batu zen frontoian. Hala, “giro bikainean” batu ziren zesta-punta zaleak.
Asteburukoa “emozio handiko” partida izan zen. Jaialdian parte hartzen zuten lau puntistek ikuskizun edar bategaz gozatzeko aukera emon zuten. Hala, Danok Bat taldeko kideak pozarren azaldu dira jaialdiak izan duen harreragaz. Guztira, 250 lagun inguru batu ziren Miruaitz frontoian; beheko armailak gainezka zeuden, eta goiko harmailetan be, ikusle asko batu ziren.
Antolatzaileek puntisten lana eskertu dute, kantxa barruan erakutsitako profesionaltasunagatik. “Ez zen txapelketa bat, baina puntistek guztia emon dute kantxa barruan”.