300 ikasle batu ditu Ondarroako II. Idazlan rallyak
Ikuskizunekin amaitu da rallya: LHkoek ipuin kontalariaren ikuskizuna eduki zuen Zaldupeko frontoian, eta DBHkoek antzerki emanaldia udaletxe ondoko frontoian. «Pozik» agertu dira antolatzaileak ikasleek emandako erantzunagaz: iazko datuekin alderatuta, DBHko 70 ikasle gehiagok nahi izan du sariketan parte hartu.
Idazlanak eginda, Kofradia Zaharrean egingo da sari banaketa azaroaren 3an, Itsasoa Berbetan literatu galaren barruan. Ekitaldia Literatur Amuak egitarauaren barruan egingo da.Nanoipuin lehiaketa Ondarroako Udalak Literatur II. Nanoipuin Lehiaketa ere antolatu du udazkenerako Literatur Amuen barruan. Sariketara 140 karaktereko ipuinak aurkez daitezke, eta pertsona bakoitzak, gehienez, nanoipuin bi aurkeztu ahal ditu. Hiru sari emango dira, 400 eurokoa, 200 eurokoa eta 100 eurokoa. Urriaren 25era arte aurkeztu ahal dira lanak: mrey@ondarroakoudala.net posta elektronikora bidali behar dira, ezizen bategaz sinatuta eta egilearen datu pertsonalak ipinita: izen-abizenak, NAN zenbakia eta telefono zenbakia. Informazio gehiago nahi izanez gero, udaleko euskara sailean eskura daiteke, telefonoz deituta edo posta elektronikora idatzit