http://www.youtube.com/watch?v=eqGwa9NUCI0 Datorren astelehenean 35/02 eta 26/11 makroepaiketak hasiko dira Madrilgo Entzutegi Nazionalean: lehenengoa, herriko tabernen epaiketa izenez ezagutzen dena; bigarrena, gazte independentistena. Horien aurrean, Lekeitioko herritar talde batek mobilizazioetan parte hartzeko deialdia egin du, «gatazkatik konponbidera eroango duen zubia eraiki» eta «handik igarotzeko harria jartzen laguntzeko».