Lau egunetan zehar, zaldi-mando probak hartuko dituzte Ispasterren, hogeita zortzigarrenez. Hain zuzen, barikuan hasiko dira lehen parte hartzaileak lehiatzen, eta azkenak, barriz, astelehenean ariko dira norgehiagoka; gainontzekoek zapatu eta domekan parte hartuko dute.
Hamabi lagunek parte hartuko dute, guztira, XXVIII. zaldi-mando proben sariketan; egun bakoitzean hiruk parte hartuko dutelarik. Horiek guztiek hainbat baldintza bete beharko dituzte parte hartu nahi badute; adibidez, Ispasterko harria erabili beharko dute, eta, gainera, abereen oinarrizko pisua 400kg-koa izan beharko da. Pisaketa, gainera, saioa baino ordubete lehenago egingo dela jakinarazi du Ispasterko Udalak.
Iazko zaldi-mando probetako argazkia: Jesus Lekerikabeaskoa alkatea, Juan Martiartu irabazlea eta Olabe antolatzailea.
Iaz hamar parte hartzaile izan ziren eta horietan denetan, Juan Martiartu aulestiarraren zaldia gailendu zen. Egindako 78 untza, hiru laurden, 6 metro eta 20 zentrimetroei esker gailendu zen hiru egunetan zehar egindako probetan.
Parte hartzaileak
Urriak 11, barikua. Erauskin (Mañu), Endika Aldama (Laudio) eta Taberna Goietaz (Mungia).
Urriak 12, zapatua. Irubide (Etxebarri), Maider Uriarte (Aulesti) eta Zerain (Hernani).
Urriak 13, domeka. Andoni Mendizabal (Asteasu), Ibaratz Elkartea (Aulesti) eta Jatetxe Nabarniz (Nabarniz).
Urriak 14, astelehena.Juan Martiartu (Aulesti), Juan Uriarte KOba (Aulesti) eta Unai Aresti (Laukiz).