Auziperatuei babesa emateko deialdiak egin ditu lekeitiar talde batek

http://www.youtube.com/watch?v=eqGwa9NUCI0 Datorren astelehenean 35/02 eta 26/11 makroepaiketak hasiko dira Madrilgo Entzutegi Nazionalean: lehenengoa, herriko tabernen epaiketa izenez ezagutzen dena; bigarrena, gazte independentistena. Horien aurrean, Lekeitioko herritar talde batek mobilizazioetan parte hartzeko deialdia egin du, «gatazkatik konponbidera eroango duen zubia eraiki» eta «handik igarotzeko harria jartzen laguntzeko».

Datorren astelehenean 35/02 eta 26/11 makroepaiketak hasiko dira Madrilgo Entzutegi Nazionalean: lehenengoa, herriko tabernen epaiketa izenez ezagutzen dena; bigarrena, gazte independentistena. Horien aurrean, Lekeitioko herritar talde batek mobilizazioetan parte hartzeko deialdia egin du, «gatazkatik konponbidera eroango duen zubia eraiki» eta «handik igarotzeko harria jartzen laguntzeko». Horrela, Libre! Elkartasunetik konpromisora dinamikatik herrian hainbat mobilizazio egingo dituzte datorren astean, epaiketak hasten diren astean. Deitzaileek esan dutenez, makroepaiketek «eragin zuzena» edukiko dute Lekeition. Izan ere, Zuriñe Gojenola Goitia eta Gaizka Likona Anakabe gazte inputatuen artean daude, eta bestetik, Galarrena Kultur Elkartea ere sumarioan erantzule zibil gisa inputatuta dago. «Konponbide garaia da», esan dute agerraldian, «bakerantz aurrera egiteko garaia, elkarbizitza demokratikorantz, eta ez, horrelako epaiketen garaia», azaldu dute. «Beraz, ez dugu uste Zuriñe Gaizka eta Galarrena Kultur Elkartea epaitzeak ezer positiborik ekarriko duenik; alderantziz, guztiz kontrakoa ekarriko du», diote. Guzti horren aurrean, denen konpromisoa «beharrezkoa» dela esan dute deitzaileek. «Epaiketa horiek gelditu daitezen zein gatazkaren ondorioak sufritzen dituen azken belaunaldia izan dadin», diote. «Horretarako, ezinbestean, behar-beharrezkoa izango da herritar guztion aktibazioa eta ahalegina», gaineratu dute. OLYMPUS DIGITAL CAMERA Egitaraua: Urriak 14, astelehena 19:30ean, Eskolapean. Elkarretaratzea, asanblada informatiboa eta lotura zuzena telefono bidez Madrilen (Espainia) egongo diren auziperatuekin. 22:00etan. Burrunbada leiho eta balkoietatik, 10 minutuz. Urriak 17, eguena 18:00etan, Mandaskatik hasita. Kotxe karabana. 19:30ean. Elkarretaratzea eta asanblada informatiboa.