Auziperatuei babesa emateko deialdiak egin ditu lekeitiar talde batek
http://www.youtube.com/watch?v=eqGwa9NUCI0
Datorren astelehenean 35/02 eta 26/11 makroepaiketak hasiko dira Madrilgo Entzutegi Nazionalean: lehenengoa, herriko tabernen epaiketa izenez ezagutzen dena; bigarrena, gazte independentistena. Horien aurrean, Lekeitioko herritar talde batek mobilizazioetan parte hartzeko deialdia egin du, «gatazkatik konponbidera eroango duen zubia eraiki» eta «handik igarotzeko harria jartzen laguntzeko».

Horrela, Libre! Elkartasunetik konpromisora dinamikatik herrian hainbat mobilizazio egingo dituzte datorren astean, epaiketak hasten diren astean.
Deitzaileek esan dutenez, makroepaiketek «eragin zuzena» edukiko dute Lekeition. Izan ere, Zuriñe Gojenola Goitia eta Gaizka Likona Anakabe gazte inputatuen artean daude, eta bestetik, Galarrena Kultur Elkartea ere sumarioan erantzule zibil gisa inputatuta dago.
«Konponbide garaia da», esan dute agerraldian, «bakerantz aurrera egiteko garaia, elkarbizitza demokratikorantz, eta ez, horrelako epaiketen garaia», azaldu dute. «Beraz, ez dugu uste Zuriñe Gaizka eta Galarrena Kultur Elkartea epaitzeak ezer positiborik ekarriko duenik; alderantziz, guztiz kontrakoa ekarriko du», diote.
Guzti horren aurrean, denen konpromisoa «beharrezkoa» dela esan dute deitzaileek. «Epaiketa horiek gelditu daitezen zein gatazkaren ondorioak sufritzen dituen azken belaunaldia izan dadin», diote. «Horretarako, ezinbestean, behar-beharrezkoa izango da herritar guztion aktibazioa eta ahalegina», gaineratu dute.
Egitaraua:Urriak 14, astelehena
19:30ean, Eskolapean. Elkarretaratzea, asanblada informatiboa eta lotura zuzena telefono bidez Madrilen (Espainia) egongo diren auziperatuekin.
22:00etan. Burrunbada leiho eta balkoietatik, 10 minutuz.
Urriak 17, eguena
18:00etan, Mandaskatik hasita. Kotxe karabana.
19:30ean. Elkarretaratzea eta asanblada informatiboa.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.